UDAK 70 URTE!

Aretxabaletako Ziklokrosaren dokumentala aurkeztuko da ostiralean

 

Aretxabaletako Nazioarteko Kriteriuma 1966tik 1991ra jokatu zen urtetik urtera eta munduko txirrindulari handienek irabazi zuten lasterketa. Protagonisten eta txirrindulari ohien adierazpen eta irudi zaharrekin sortutako dokumentala ostiralean estreinatuko da Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean, arratsaldeko zazpiak eta erdietan. Ondoren luntxa izango da.

 

Aretxabaletako Nazioarteko Ziklokrosak sekulako oihartzuna izan zuen 60ko hamarkadaren amaieratik 1991ra arte Europa osoan. Munduko txirrindulari onenak etortzen ziren Aretxabaletako lasterketara eta TVEk zuzen-zuzenean eskaintzen zuen. Urrezko urteak izan ziren UDA taldearen txirrindularitza sailarentzat, eta aurten, klubaren 70.urteurrenean, kirol elkarteko txirrindularitza sailak urte dotore haiek gogora ekartzeko dokumental historikoa egitea erabaki du. Dokumentala dago osatuta argazki, irudi zahar eta protagonisten adierazpenekin. Gorka Etxabe eta Gorka Montiel izan dira dokumentalaren egileak: “TVEk 1970ean eginiko emanaldiaren irudiak lortu ditugu Youtube sareari esker, Arrasate Telebistak 80ko hamarkada amaieran grabatutakoak ere eskuratu ditugu, eta argazki zein beste era bateko dokumentu grafiko asko digitalizatu ditugu. Era berean, Abel Saez atxabaltarrak grabatutako irudiak ere eskuratu ditugu”. Gainera, herritar askok kolaboratu du dokumentazioan: Joserra Intxauspe, Abel Saez, Aitor Antxia, Txusti, Manolo Zubillaga, Otxoa... 

 

Dokumental formatu klasikoa

Dokumentalaren haria adierazpenak dira, ziklokrosaren sustatzaileen adierazpenak. Gainera, bi txirrindulari handiren adierazpenak ere grabatu dira: Jose Maria Basualdo arabarrak Aretxabaletan Espainiako Kopako lasterketa irabazi zuen eta Iñaki Maiora ormaiztegiarrak ere irabazi zuen Aretxabaletan, Nazioarteko Kriteriuma irabazteko gai izan zen Euskal Herriko txirrindulari bakarra bilakatuz.

 

Aitzindarien lekukotza

UDA taldeko txirrindularitza saileko pertsonak aitzindariak izan ziren. Eloy Uriarte, Manolo Zubillaga eta haien kolaboratzaileek sekulako lana egin zuten lasterketaren antolakuntzan eta erreferente bilakatu zuten bai Estatuan eta baita Europan ere. Dokumentalean jasotzen den moduan, arrakastaren arrazoiak asko izan ziren. Gorka Etxabek adierazi duenez, “Azpimarratuko nituzke bereziki honako ezaugarriak: lan egiteko modua, antolakuntza gestionatzeko abilezia, TVEn egindako gestioak, Europako Federazio ezberdinekin izandako harremanak... txirrindularitza modalitate hori masa espektakulua izan zitekeela ulertu zuten eta tentuz eginiko lanak emaitza bikainak izan zituen”. 

 

Telebistaren garrantzia

TVEk zuzeneko emanaldi asko egin zituen. 1966ko Espainiako txapelketaren gaineko laburpen ederra egin zuten, FAGOR etxeak babestuta. Ordutik ia edizio guztietan zuzeneko emanaldia edo erreportaje zabala eskaini zion TVEk Aretxabaletako hitzorduari. Manolo Zubillagak dokumentalean aipatzen duen moduan, Prado del Rey-ko TVEko eraikinean oso ezaguna zen eta bere etxean moduan mugitzen zen. Horrek, zalantzarik gabe, sekulako ikusgarritasuna eman zion lasterketari. Gainera, UNIPUBLIC famatua ere Aretxabaletako lasterketarekin sortu zela aipatu daiteke, lehenengo lasterketaren publizitatearen gestioa Aretxabaletan egin baitzuten eta gaur egun, oraindik, euren katalogoetan hala azaltzen da.

 

Dokumentala ostiralean aurkeztuko da Aretxabaletan, eta sarrera librea izango da. Ondoren luntxa zerbitzatuko da kultur etxean bertan. Gainera, abenduaren 21ean eta 26an berriro egongo da dokumentala ikusteko aukera Arkupen.

 

El documental sobre el Ciclocross de Aretxabaleta se presentará este viernes

 

El Criterium Internacional de Aretxabaleta se disputó anualmente entre 1966 y 1991 y la prueba la ganaron los más grandes ciclistas internacionales. El documental compuesto por declaraciones de los protagonistas y de antiguos ciclistas, además de por imágenes antiguas, se estrenará este viernes en la casa de cultura Arkupe de Aretxabaleta a las 19:30. Posteriormente se ofrecerá un lunch.

 

El Ciclocross Internacional de Aretxabaleta tuvo un enorme eco en toda Europa entre el final de la década de los 60 y 1990. Los más importantes ciclistas internacionales participaron en la prueba aretxabaletarra y TVE emitió anualmente la prueba en directo. Fueron años dorados para la sección de ciclismo de la UDA, y este año, en el 70 aniversario del club, se ha decidido realizar este documental histórico para recordar su importancia. El documental se ha realizado con declaraciones de los protagonistas e imágenes y fotografías antiguas. Los autores del documental son Gorka Etxabe y Gorka Montiel: “Hemos conseguido imágenes tomadas por TVE en la década de los 70 gracias a Youtube, grabaciones de la década de los 80 de Arrasate Telebista, y grabaciones realizadas por el aretxabaletarra Abel Saez. Además, hemos recopilado y digitalizado abundantes documentos gráficos”. Numerosos vecinos han colaborado en la labor de documentación: Joserra Intxauspe, Abel Saez, Aitor Antxia, Txusti, Manolo Zubillaga, Otxoa... 

 

Formato de documental clásico

 

El hilo del documental lo constituyen las declaraciones, testimonios de los impulsores del ciclocross. Además, se han grabado testimonios de dos grandes ciclistas: el alavés Jose María Basualdo que ganó la carrera de la Copa de España en Aretxabaleta, e Iñaki Maiora, de Ormaiztegi, que ganó en Aretxabaleta, convirtiéndose en el único ciclista vasco capaz de ganar el Criterium Internacional.

 

Testimonio de los precursores

 

Las personas que han formado la sección de ciclismo de la UDA han sido unos precursores. Eloy Uriarte, Manolo Zubillaga y sus colaboradores realizaron una tarea descomunal en la organización de la carrera que se convirtió en referente tanto en el Estado español, como en Europa. Tal y cómo se recoge en el documental, las razones de su éxito fueron, en palabras de Gorka Etxabe, muchas: “Destacaría las siguientes cualidades: la metodología de trabajo, la habilidad para gestionar su organización, el trato con TVE, las relaciones con diversas federaciones europeas... Entendieron que aquella modalidad ciclista podía convertirse en espectáculo de masas y el trabajo realizado con mimo ofreció unos resultados impresionantes”.

 

Hay que remontarse a principios de la década de los 50 (1952) para tener conocimiento de la primera carrera de ciclocross de Aretxabaleta.

Nosotros no hemos ido tan atrás. El hilo de nuestro documental lo ha constituido el Criterium Internacional de Aretxabaleta. En 1966, promovido por la UDA, se organizó el Campeonato de España; en 1967 la primera edición del Criterium Internacional y hasta 1990 se celebró casi anualmente esta prueba internacional. En 1992, al frustrarse la posibilidad de organizar el Campeonato Mundial, dejó de organizarse. Sin duda alguna, Aretxabaleta ha perdido una gran prueba.  

 

La importancia de la televisión

TVE emitió en directo desde Aretxabaleta en muchas ediciones. En 1966 TVE ofreció un programa-resumen excepcional patrocinado por FAGOR. A partir de aquella edición la televisión ofreció emisiones en directo y amplios reportajes de la carrera año tras año. Tal y cómo relata Manolo Zubillaga en el documental, él mismo llegó a ser muy conocido en las instalaciones de TVE de Prado del Rey y se movía allí como en su casa. Este hecho, indudablemente, brindó a la carrera de mayor visibilidad. Además, se puede decir que la famosa UNIPUBLIC fue creada con la prueba de Aretxabaleta, ya que la gestión de la publicidad de la primera carrera se realizó en Aretxabaleta, y aún hoy se sigue mencionando en sus catálogos. 

Jon Ander Alberdik aurkeztutako lanak irabazi du armarria berargitaratzeko deitutako lehiaketa. Zorionak!

GIPUZKOAKO KARATE TXAPELKETAK ARETXABALETAN       CAMPEONATOS DE GIPUZKOA DE KÁRATE EN ARETXABALETA

Gipuzkoako alebin, infantil eta kadete mailako txapelketak arrakastaz ospatu dira Aretxabaletan. Parte hartzaile eta gurasoen lankidetza ezinbestekoa izan da, beraz, eskerrik zintzoenak eman behar dizkiogu beraiei.

 

80 parte hartzaile baino gehiago eta harmailak jendez lepo.

 

Emaitzak onak izan dira, baina hobetu daitezke.

 

Infantil mailan, Kata kategorian,  Eneko Rodríguezek bi fase gainditu zituen, Joanna Pérezek ez bezala. Joannak gaizki ohitu digu (agian nerbioso xamar zegoen etxean lehiatzeagatik), izan ere ohikoa da podiumean ikustea. Kumiten (+50Kg) ordea bigarren postua lortu zuen, finala Arrasateko aurkariaren kontra galdu ostean.

 

Alex Benitezek lehen postua lortu zuen Kumite kategorian (-70Kg) bi fase fainditu ostean. Eta Eneko Calvok ere txapelketa eskuratu zuen Kumite kategorian (+70Kg), bere nagusitasuna erakutsita.

 

Zorionak guztiei eta bereziki UDAko kide eta gurasoei egindako lanagatik. Hurrengo antolatzaileek zaila izango dute egindako lana hobetzea!

 

Hurrengo zitak: Udaberriko txapelketa Azkoitian eta Euskadiko Eskola Kiroleko txapelketa.

 

Aupa UDA!

 

Odilo Vazquez - UDAko Karate saileko arduraduna

 

Celebrado con éxito el Campeonato de Gipuzkoa en Aretxabaleta de categorías Alevin, Infantil y Cadete, con colaboración total por parte de competidores y padres, gracias a todos ellos por su involucración, de verdad, gracias.

 

Más de 80 competidores y mucha gente en las gradas.

 

En cuanto a resultados, son mejorables, pero son buenos. .

 

En categoría Infantil (kata) Eneko Rodríguez paso dos eliminatorias, no ocurrió lo mismo con Joanna Pérez en Kata (esta vez los nervios y quizás el jugar en casa le jugó una mala pasada). Y es que nos tiene mal acostumbrados Joanna, a estar siempre en pódium en esta modalidad de Kata. Sin embargo, en Kumite (+ 50 Kgs) quedó en segunda posición después de pasar dos rondas y perder en la final ante la oponente de Arrasate.

 

Alex Benitez quedó en primer lugar en categoría Kumite (- 70 kgs) después de superar dos rondas y otro tanto ocurrió con Eneko Calvo, que quedó en primer lugar en categoría Kumite (+ 70 kgs) en dos combates que demostró ampliamente su superioridad.

 

Enhorabuena a todos y en particular a los padres y componentes de UDA karate por vuestra colaboración. Sinceramente habéis dejado el pabellón difícil de superar.

 

Próximos eventos: Festival de Primavera en Azkoitia y Campeonato de Euskadi de Deporte Escolar.

Aupa UDA!

 

Odilo Vazquez - responsable sección de Kárate de la UDA

Tweets de udaretxabaleta @UDAofiziala

Recomendar esta página en:

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio
© aretxabaleta kirol elkartea