Aste honetan, asteartean eta asteazkenean, U@DA proiektuaren baitan familiei egindako galdetegien emaitzak aurkeztuko ditugu. Galdetegia droga kontsumoaren ingurukoa da.  Bi saio egingo ditugu emaitzen berri emateko:

Bilera 1

  • Eguna: urriak 29
  • Tokia: Aretxabaleta, Arkupe
  • Ordua: 18:00

Bilera 2

  • Eguna: urriak 30
  • Tokia: Eskoriatza, Ibarraundi museoa
  • Ordua: 18:00

Hitzaldietara joateko asmoa baduzue, eskertuko genuke ondorengo galdetegia osatzea. Ez da derrigorrezkoa izena ematea, nahi duenak baitauka joateko aukera, baina aurreikuspenak egiten eta antolatzen lagunduko digu. Zuen zain egongo gara!