Herritarrengandik gertu egoteko asmoarekin sortu zen, iaz, AretxabaletApp mugikorretarako aplikazioa. Herriaren gertatzen dena esku-eskura dute, ordutik, atxabaltarrek. Aplikazioan, gainera, herriko taldeak eta eragileak presentzia dute, tartean UDAk.  Honela, UDA ere, herritarrengandik gertu dago eta klik bakar batean izan dezakezue UDAren berri: ordutegiak, albisteak, oharrak… denetarik izango duzue, esku-eskura!

Gure berri izateko, hau da, UDA AretxabaletApp aplikazioan jarraitzeko, ondorengo urratsak eman behar dituzue:

  1. Joan eragileak atalera
  2. Bilatu UDA
  3. Egin klik gainean eta eskatu UDAko eragile egitea!

 

Behin UDA jarraituta, mugikorrean bertan jasoko dituzue gure berriak, ekitaldiak, agenda… egiten dugun guztiaren berri izango duzu!

Hortaz, ez galdu aukera eta jarraitu UDA!