Asteazkenean, abenduaren 18an, Varados filma proiektatuko da Aretxabaletako Arkupe zineman. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta, behin filma bukatuta, Xabi Igoa Erizek eta Izaskun Arriaran elkarrizketatuko du. 

“Jaso eta eman, eman eta jaso, elkartasuna da hori” dio Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kantu batek. Horrela gabiltza joan den  abenduaren 13tik. Odoloste janarekin eman genion hasiera Elkartasun ekintzari, eta ordutik kiloak biltzen eta elkartasuna zabaltzen gabiltza.

Hainbat dira aste honen buruan egin ditugun ekintzak: odoloste jana, azoka berezia, elikgai bilketa… Eta, aste honetan beste hainbat ekintza egingo dira. Asteazkenean, esaterako, Helena Tabernak zuzendutako Varados filma eskainiko dugu Aretxabaleta Zaporeak proiektuarekin batera Arkupen.

Arratsaldeko 19:00etan izango da proiekzioa. Varados filmak Lesboseko errealitatea kontatzen du. Donostiako Zinemaldian emititu zen eta Goya sarietarako izendatua ere izan da. Filmak ordu bete inguruko iraupena izango du eta behin filma bukatuta, Xabi Igoak Izaskun Arriaran elkarrizketatuko du.

 

Filmaren trailerra

 

Filmaren sinopsia

Mediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan zen itsasoan, milaka errefuxiatu zain daude Europan ostatua hartzeko. Kontinente zaharraren atarian, bizirauteko baldintza eskasak dituzten arren, itxaropenari bizirik eusteko ari dira borrokan. Varados iraupen luzeko errefuxiatu horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenasen okupatutako eraikinetan edo herrialde osoan zehar banatutako errefuxiatu guneetan, gizon eta emakume horiek beren bizitzekin aurrera egitea ahalbidetuko dien dokumentazio baten zain jarraitzen dute.
Solasaldia Izaskun Arriaranekin 
Bi aramaioarrak parez pare izango dira behin filma bukatuta. Xabi Igoak Izaskun Arriaran elkarrizketatu du. Arriaranek gertutik ezagutzen du errefuxiatuen egoera, Aita Mari ontzian boluntario ibili baita. Ontzian bizi izandakoak kontatuko ditu Arkupen, hortaz, aukera egokia izango da errefuxiatuen historian uretaratzeko.
Asteazkeneko hitzorduak horretarako aukera emango du, hain zuzen, Lesbosera mugitu gabe bidaiatzeko eta bertako pertsonen errealitatea gertutik ezagutzeko.