Seme-alaba kirolariek dituzten guraso horiei zuzendutako idatzia da hau. Sinestarazi nahi dizuegu, kirolean bizi dituzten egoera zailak ondo enfokatzeko kapaz bagara, seme-alabak oztopo horietan aberastu egingo direla.

Egun batean ez da hamaikakoan aterako, edo uste baino lehen aldatuko dute; entrenatzaileren batekin arazoren bat izango du, edo taldekideekin; min hartuko du partiduko unerik erabakioerrenean… zerrendatutakoak jokalari batek kirol-bizian zehar igaroko dituen une gogorretako batzuk dira.

Egoera horien aurrean ezin dugu burua makurtu, etsi; egoera negatibo horiek irakaskuntza ederra baitira, onartzen ikasi behar dituztenak eta aurre egiteko borrokatu behar dutenak.

 “Somos conscientes que estas circunstancias negativas
son las que le enseñan a nuestro hijo o hija
a esforzarse por aceptarlas y luchar por superarlas”

Aberasgarriak dira horrelako bizipenak gaztetxoentzat, indartsuagoak eta helduagoak egiten dira, eta egoera horiek gainditzen ikasten dute. Jokatzen duten kirolaren parte dela ulertu beharra daukate. Ikasi beharra daukate ordezko izaten, entrenatzailearen erabakiaren desados egoten; baina, era berean, onartzen.

Eta, bide horretan, gurasoek paper garrantzitsua jokatzen dute, duzue. Seme-alabek oztopoak ulertu, onartu eta aurre egin dezaten lan egin beharra daukazue. Horrelako egoerak modu konstruktiboan eta ez destruktiboan ulertu beharra dauzkazue. Ez da erraza, badakigu; baina gure seme-alaben onuragatik saiatu egin beharra daukagu. Saiatuz gero, lortu egiten baita.

“Los padres y madres deben de aceptar de forma constructiva
este tipo de situaciones; no siempre es fácil,
pero han de hacerlo por el bien de sus hijos e hijas”

Autokontrola izan beharra daukazu. Zure seme-alaba sufritzen ikusten duzunean, ez saiatu bera babesten, bere alde jartzen, egin duena justifikatuko duten argudioak bilatzen.

Seme-alabari arrazoia emanez laguntzen saiatzen zara, baina alegindu tendentzia hori kontrolatzen. Logikoa da hori egitea, noski; maite egiten duzu eta. Baina honela ez diozu laguntzen. Hortaz, saiatua gertatutako hotzean analizatzen: zer gertatu den, zergatik. Eta behin gertatutakoaren inguruko galderen erantzunak izanda, momentu hori aprobetxatu aurkako egoera horiei aurre egiten irakasteko.

Ez errukitu beregatik, eta ez saiatu bere sentimenduak arintzen. Ikusarazi seme-alabei egoera hori kirolaren parte dela, eta ahalik eta modu positiboenean aurre egiten ahalegindu behar duela.

Hori bai, eskaini diezaiozu behar duen laguntza. Oso garrantzisua da seme-alabak bere alboan zaudela sentitzea eta momentu txar horietan lagundu egingo diozula.

“Ofrécele la ayuda que necesite.
Es muy importante que note que estás a su lado
y que le vas a ayudar a enfrentarse a esos malos momentos”

Zoritxar hori gaindituz gero indartsuagoa izango dela argitu behar diozu. Gainera, ikaskuntza hau etorkizunean oso erabilgarria izango zaiola sinestarazi diozu, izan ere, bizitzan, etengabe egin behar zaie aurre zailtasunei. Txikitatik lantzen bada, unea iritsi ahal prest egongo da; pertsona eta kirolari hobea izango da.

Azalduiozu kirolari on batek, marka onak egiteaz gain, gol asko sartzeaz gain, gustuko ez dituen egoerak eta erabakiak onartzen ikasi behar duela.

“Las personas que alcanzan el éxito
son aquellas que son capaces
de superar los momentos difíciles,
que siempre los hay,
y se esfuerzan al máximo
para alcanzar los objetivos”

Sekula ez da burua makurtu behar, amore eman behar. Ezin da etsi. Lortu arte orrokan jarraitu beharra dago. Erori eta gero altxa egin beharra dago, behin eta berriz. Arrakasta lortzen duten pertsonak, une zail horiek gainditzen dizutenak dira. Beti egongo dira momentu zailak, baina helburuak lortzeko saiatzen denak lortuko du arrakasta.

 

Jatorrizko testua: http://www.javiermarcet.com/cuando-las-cosas-no-salen-como-uno-quiere/