UDA-k aisialdian kirola eginez disfrutatzeko aukera zabaldu du uztailerako. Uztailaren 6tik 24ra, Ibarra Futbol Zelaian, Futbol Jolas Kanpusa antolatu du. Bizi dugun osasun egoerari modu egokian erantzuteko neurriak hartuko dira; eta, talde murriztuetan kirolaz eta futbolaz gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek. Jarraian Futbol Jolas Kapusaren  nondik norakoak azalduko dizkizuegu:

 

  • IZEN-EMATE EPEA:
    Ekainaren 18-tik ekainaren 28-ra.
  • NOIZ:
    2020ko uztailaren 6etik 24ra.
  • NON:
    Ibarra futbol zelaian.
  • NORENTZAT:
    2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako UDAko kirolariek izango dute lehentasuna.
    Taldeak adinaren arabera osatuko dira eta gehienez 10 kide izango ditu talde bakoitzak.Talde murriztuek haurrei gertutasun handiagoa eta lanketa zainduagoa eskaintzeko aukera ematen dute. Aldi berean, egungo osasun egoerari modu egokian erantzuteko aukera ere ematen dute, pilaketak saihestuz.
  • ORDUTEGIA:
    Bi txanda egongo dira egunero astelehenetik ostiralera:
    *9:45-11:15 –> 2011 eta 2010an jaiotakoak.
    *11:30-13:00 –> 2009 eta 2008an jaiotakoak.
  • MONITOREAK:
    UDAko entrenatzaileak: beren formazioarengatik kirolaren inguruan programa egoki bati forma eman eta lantzeko gaitasuna dute, eta, era berean, haurrekin lanketak egiteko prestatuta daude. Esperientzia dute horretan.
  • OSASUN IRIZPIDEAK:
    Momentuan indarrean dauden osasun-irizpideak jarraituko dira udaleku guztian zehar eta gure monitoreak hauen inguruko formazioa jasotzeko ardura dugu gure gain.Udalekuak hastera doazenean, berriro ere zuekin harremanetan jarriko gara, orduko osasun-irizpideek diotenaren araberako betebeharrak zein diren jakinarazteko.
  • IZEN-EMATEA:
    100 haurrentzako tokia egongo da gutxi gorabehera eta 50€-ko ordainketa egin beharko da haur bakoitzarengatik ondoko kontu zenbakian: ES69 2100 6838 4102 0000 0875 (Caixabank).Aldi berean, jarraian dagoen izen-emate orria bete behar da:
    – Euskarazko izen-ematea: labur.eus/UDAkanpusa
    – Gaztelaniazko izen-ematea: labur.eus/UDAcampus

    Ordainketa egitearekin batera emango da bukatutzat izen-emate prozesua eta momentu horretan mail bidezko baieztapena jasoko duzu. Mesedez, ordainketa egiterako orduan, ez ahaztu haurraren izena eta bi abizenak jartzea kontzeptuan.

    Edozein zalantzarekin jarri lasai gurekin harremanetan ondoko telefono zenbakian edo mail helbidean: 658 73 14 71 edo [email protected]