Futbol Eskolari hasiera ematera goaz eta, honekin batera, gure artean egongo diren kirolari berrien izen emateari ere.

Gure grina herriko eta eskualdeko gazteenei kirol aukerak eskaintzea da hauek aktibo eta balore batzuez inguratuta mantentzeko. Kirol aukera horietako bat Futbola Eskola da eta dagoeneko izena eman dezakezu 2020-2021 denboraldirako. Gure helburua jolasa eta diziplina uztartzea da, guztiok izanaz tokia gure artean.

2009, 2010, 2011 edo 2012an jaiotakoak daude Eskolan izen-emateko adinean.