Bizikleta gainean pedalkadak emateaz harago, txirrindularitzari lotutako ekitaldiak antolatzen ditu UDAk
Gipuzkoako trialsin txapelketarako froga
Leintz Bailarako itzulia
Azken albisteak
Taldeko argazkiak
Ostiralean UDA osatzen dugun taldeen argazkiak atera genituen Ibarra Futbol Zelaian. Argazkiak larunbatetik aurrera eskatzeko aukera dago, futbol zelaian bertan edota online galdetegia beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak
UDAko taldeen argazkiak
Ostiral honetan UDA osatzen dugun taldeen argazkiak aterako ditugu!
- Urriak 11, larunbata
- 17:00 (16:55 prest)
- Ibarra futbol zelaian
Argazkiak ateratzeko ordena ondorengoa izango da:
Larunbatetik aurrera argazkiak eskatzeko aukera izango duzue, futbol zelaian bertan edota online galdetegi hau beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak
IV. MTB Martxa
Irailaren 14an IV. MTB Martxa izango da Aretxabaletan. Bi ibilbide egingo dira, bata laburra (10 kilometro) eta bestea luzea (40 kilometro). Bi ibilbideek irteera eta helmuga berbera izango dute: herriko plaza.
Goizeko 9:00 emango zaio hasiera Aretxabaletako IV. MTB Martxari. Aurretik, 8:30ean, izen ematea zabalduko da, herriko plazan bertan. Federatuek 10 […]