UDA ere herritik gertu!

Herritarrengandik gertu egoteko asmoarekin sortu zen, iaz, AretxabaletApp mugikorretarako aplikazioa. Herriaren gertatzen dena esku-eskura dute, ordutik, atxabaltarrek. Aplikazioan, gainera, herriko taldeak eta eragileak presentzia dute, tartean UDAk.  Honela, UDA ere, herritarrengandik gertu dago eta klik bakar batean izan dezakezue UDAren berri: ordutegiak, albisteak, oharrak... denetarik izango duzue, esku-eskura! Gure berri izateko, hau da, UDA AretxabaletApp [...]

By |2020-03-22T14:21:57+01:00marzo 22nd, 2020|UDA|0 Comments

Osasuna gure lehentasuna

Etxean egotea dagokigu egunotan. Eta etxean, hamaika gauza egin daitezke; tartean, kirola. Gainera, kirola egiteak eta mugikortasunak egonaldia osasuntsuagoa, dinamikoagoa eta arinagoa egiten lagunduko digu. Bizitza aktiboari eustea garrantzitsua da eta, guk, UDAk, horretarako erremintak emango dizkizugu. Entrenamenduak antolatu ditugu, etxean egiteko modukoak: Taulak 3 lerro dauzka, lerro bat egin eta ondoren 30 segundu atseden [...]

By |2020-03-24T07:31:33+01:00marzo 16th, 2020|Ekimenak, UDA|0 Comments

UDAren instalakuntzak ixteko erabakia hartu da

UDA Kirol Elkarteak, gaurtik aurrera eta konpetentzia duten osasun agenteek kontrakorik gomendatu arte, bere ekintza guztiak bertan behera uzten ditu eta bere instalakuntzak itxiko ditu. Gure kirolari, beren familiarteko eta lagunen osasuna bermatze aldera hartu dugu erabakia, COVID-19aren aurrean prebentzio neurriak hartze aldera. Gaixotasuna ez hedatzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu horrela eta dei egin [...]

By |2020-03-24T07:36:00+01:00marzo 12th, 2020|UDA|0 Comments

Tailerrak bertan behera geldituko dira

U@DA proiektuaren baitan gauzatu behar genituen drogen inguruko tailerrak bertan behera geldituko dira. Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzaren gomendioei jarraiki, COVID-19aren aurrean prebentzio neurriak hartzea erabaki dugu. Gaixotasuna ez hedatzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu horrela eta dei egin nahi diegu UDAko kideei erantzukizunez joka dezaten. Dena den, egoera aldatzean berriz ere martxan jarriko ditugu tailerrak. [...]

By |2020-03-24T07:41:57+01:00marzo 12th, 2020|UDA|0 Comments

Kirolzale bezain berdinzale

Kirola inklusiorako tresna dela esan eta esan gabiltza. Egunerokoak gure esana berresten du. Inklusioak ere barnebiltzen du sexua eta generoa. Amaren sabelean gaudenetik, jaio aurretik, bereizten gaituzte. Bereizketa horrek bizitza guztian zehar erdibitzen gaitu. Binomio horretan bizi gara: neska ala mutila. Izena eta izana bat datozela (hobe esanda, bat egin behar dutela) irakatsi digute ikasten [...]

By |2020-03-07T11:32:32+01:00marzo 7th, 2020|UDA|0 Comments

Prest da Emakumezkoen Frontenis Txapelketa

Zazpigarrenez Emakumezkoen Frontenis Txapelketa antolatu du UDAk. Herrian errotutako txapelketa honek, beste behin, parte hartze altua izango du. Bi multzotan banatu ditugu izena eman duten 10 bikoteak: A multzoan eta B multzoan. Sailkapenerako partidak martxoaren 7an jokatuko dira. Multzo bakoitzak bere multzokoen aurka jokatu beharko du. Goizean goiz hasi eta eguerdira arte jokatuko dira partidak. [...]

By |2020-03-04T17:56:25+01:00marzo 4th, 2020|Ekimenak, Pilota|0 Comments