Pilotarien lehen sakea ere, asteburu honetan

Asteburu honetan futbolak ez ezik, pilotak ere ekingo dio denboraldiari. Gipuzkoako ezker hormako hiru partida jokatuko dira irailaren 13an, ostiralarekin, Aretxabaletako Iturrigorri frontoian. Eskuz binakako partidak izango dira. Kadeteetan 1. eta 2. mailakoek jokatuko dute, eta jubeniletan 1 mailakoek.  Partida guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira.

By |2019-09-10T12:30:56+02:00septiembre 10th, 2019|Pilota|0 Comments

Liga hastear da!

Opor denboraldia izan ohi da abuztua, baita gure neska-mutilak martxan hasten diren hilabetea ere.  Baina dagoeneko aurrenboraldia  atzean utzi dute gure taldeek eta asteburu honetan ekingo diote 2019-2020 denboraldiari. Hiru izango dira 2019-2020 denboraldian Ibarra futbol zelaia estreinatuko  duten taldeak: ohorezko erregionalak, lehenengo jubenilak eta lehenengo kadeteak. Lehenengo kadete maila UDA B - Antzuola (larunbata [...]

By |2019-09-10T11:38:23+02:00septiembre 10th, 2019|Futbola|0 Comments

Futbol eskola hastear da! Eman izena!

UDA Aretxabaleta Kirol Elkarteko futbol eskola berriz ere martxan da. Futbolean lehen urratsak eman nahi badituzu, teknika ikasi, taknika barneratu, harremandu, baloreak eta emozioak landu... etorri UDAko futbol eskolara! Futbolaz gozatu eta futbolean ikasiko dugu! 2011n jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena futbol eskolan. Izen-ematea irailaren 27ra arte egongo da zabalik eta ondorengo bideetatik eman [...]

By |2019-09-06T11:23:15+02:00septiembre 6th, 2019|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

UDA oporretara

Udaran ere izaten du mugimendua UDAk. Besteak beste Geroa Sortuz kanpusa, Debagoieneko Kuadrillen arteko Futbol 7 txapelketa eta Leintz Bailarako txirrindulari itzulia antolatzen ditu Kirol Elkarteak. Baina uda sasoian atsedenerako tartea ere hartzen du UDAk. Abuztuaren lehen bi asteetan oporretan egongo da UDA eta festetarako bueltan izango da. Andramaixetan, herriko festetan, berriz ere martxan [...]

By |2019-07-08T08:18:30+02:00julio 8th, 2019|UDA|0 Comments