E.H-ko Emakumezkoen Gomazko Paletako Elite txapelketako partidua Iturrigorrin

Otsailak 21an, arratsaldeko 20:00etan, Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan 2022ko E.H-ko Emakumezkoen Gomazko Paletako Elite txapelketako bigarren jardunaldiko partidu bat jokatuko da. Gertura gaitezen merezi duten berotasuna ematera eta eskaintzen duten joko mailaz gozatzera.

By |2022-02-19T08:22:54+01:00febrero 19th, 2022|Kirol esparruak, Pilota, UDA|0 Comments

Entrenamenduak hasten dira berriro infantil, alebin eta benjaminetan

Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek infantil, alebin eta benjamin kategoriei entrenatzeko baimena ematen die. Hortaz, urtarrilaren 13an, UDAk kategoria hauetan dituen talde ezberdinek beren entrenamenduei berrekingo diete segurtasun eta higiene neurriak mantenduaz.