UDAren 75. urteurreneko ekimenekin jarraituz, zuhaitzak landatuko ditugu

Zuhaitz Eguna eta UDAren 75.urteurrena bat eginda, otsailaren 20an 16 zuhaitz landatuko dira Ibarra futbol zelaiaren inguruan eta Otala Zelain. 10:00tan hasiko da ekimena Ibarratik irtengo den Otala Zelairainoko ibilalditxo batekin eta, ostean, Ibarrara itzuliko gara bere inguruan falta diren zuhaitzak landatzeko. Ingurumenak gure ongizatean jokatzen duen paper garrantzitsua aintzat hartuta, ekimen hau bereziki esanguratsua [...]

By |2022-02-08T18:17:53+01:00febrero 8th, 2022|UDA|0 Comments

PCR proba egiteko deialdia

Bihar eta etzi (azaroaren 26 eta 27) 13 eta 40 urte bitarteko herritarrak deitu ditu Osakidetzak PCR proga egitera. Adin tarte horretan bazaude, MESEDEZ, eman izena eta egin proba, berebizikoa da ahalik eta herritar gehien testatzea. -Lekua: osasun zentru ondoan geratzen den Basotxo eraikinean. -Proba egiteko ordutegia: 15:30tatik 20tara. -Txanda hartzeko telefonoa: 943 71 19 [...]

By |2020-11-25T15:00:16+01:00noviembre 25th, 2020|UDA|0 Comments

Zergatik ezin dut futbolean jokatzen jarraitu?

Agurtzane Elkoro naiz, UDAko Presidentea. Bera Xabat Larrinaga da, futbol eskolako jokalaria eta nire iloba. Gaur mendira goazela, galdera mordoa zituen buruan bueltaka eta erantzun bila aritu da: - Tia, tia, zergatik ezin dugu entrenatu? Eusko Jaurlaritzak horrelaxe esan digulako, erantzun diot. - Zein da Eusko Jaurlaritza? UDAn guri beti kirola egin behar dela esan [...]

By |2020-11-16T08:37:49+01:00noviembre 16th, 2020|UDA|0 Comments

Errezeta: Barazki lasagna

Koronabirusaren harira etxean egotea dagokigun honetan, nutrizioa eta elikadura zaintzea garrantzitsua da ohitura txarrak ez hartzeko. Horregatik, Andere Etxabe AIKE Nutrizioa eta Kirola enpresako nutrizionista elkarrizketatu genuen pasa den astean. Berak, gainera, bi errezeta goxo eta osasuntsu proposatu zizkigun: Nutella osasuntsua Fruta muffin-a Gaurko, hirugarren errezeta bat proposatzen digu:

By |2020-04-09T16:11:58+02:00abril 10th, 2020|Ekimenak|0 Comments

Andere Etxabe: “Kozinatzen denbora asko ez pasatzea eta estimulu bisualak murriztea da gakoa”

Koronabirusaren harira etxean egotea dagokigu. Egonaldi honetan, denbora arintzeko, sofatik frigorifikorako bidea maiztasun handi(egi)arekin egiteko arriskua daukagu. Ohitura horretan ez erortzeko, hainbat aholku eman dizkigu Andere Etxabe AIKE Nutrizioa eta Kirola enpresako nutrizionistak. Errutina da, bai ala bai, otordu eta elikagaiei dagokionean bete behar dugun araurik garrantzitsuena.   Nola ekidin dezakegu orduro jatearen ohitura hori? [...]

By |2020-03-26T08:06:12+01:00marzo 25th, 2020|UDA|0 Comments
Go to Top