Otala Zelai maiatzaren 15an

Maiatzaren 15an Otala Zelaiko kros herrikoia ospatuko da 10:00tatik aurrera. Distantzia ezberdinak daude adinaren arabera eta izen-ematea kiroldegian edo herrikrosa.eus plataformaren bitartez egin daiteke. Aurrez egindako izen-emateen kasuan 8€ ordaindu beharko dira eta egunean bertan egindakoetan 15€. Bakarka zein bikote mixtoetan hartu daiteke parte helduen lasterketan.

By |2022-05-04T16:43:22+02:00mayo 4th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Leixargarateren 50. urteurren ospakizuna. Goazen denok gora!

1971ko irailaren 5an 50 urte bete ditu Leixargaratek eta UDA-Murrukixok, Besaiderekin batera, ospakizun jaia antolatu du. Ospakizun hau Leixargaraten bertan izango da apirilaren 30an, 10:30ak eta 12:00ak artean. Bertan musikaz, bertsoez eta jateko goxoaz gozatzeko aukera izango dugu giro ederrean. Gainera, ateak irekita egongo dira Leixargaraten egin diren azken hobekuntza lanak  nola geratu diren ikusi [...]

By |2022-04-20T14:39:44+02:00abril 20th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

UDAren 75. urteurreneko ekimenekin jarraituz, zuhaitzak landatuko ditugu

Zuhaitz Eguna eta UDAren 75.urteurrena bat eginda, otsailaren 20an 16 zuhaitz landatuko dira Ibarra futbol zelaiaren inguruan eta Otala Zelain. 10:00tan hasiko da ekimena Ibarratik irtengo den Otala Zelairainoko ibilalditxo batekin eta, ostean, Ibarrara itzuliko gara bere inguruan falta diren zuhaitzak landatzeko. Ingurumenak gure ongizatean jokatzen duen paper garrantzitsua aintzat hartuta, ekimen hau bereziki esanguratsua [...]

By |2022-02-08T18:17:53+01:00febrero 8th, 2022|UDA|0 Comments

Kirolzale bezain berdinzale

Kirola inklusiorako tresna dela esan eta esan gabiltza. Egunerokoak gure esana berresten du. Inklusioak ere barnebiltzen du sexua eta generoa. Amaren sabelean gaudenetik, jaio aurretik, bereizten gaituzte. Bereizketa horrek bizitza guztian zehar erdibitzen gaitu. Binomio horretan bizi gara: neska ala mutila. Izena eta izana bat datozela (hobe esanda, bat egin behar dutela) irakatsi digute ikasten [...]

By |2020-03-07T11:32:32+01:00marzo 7th, 2020|UDA|0 Comments

UDAko taldeen argazkiak

Ostiral honetan UDA osatzen dugun taldeen argazkiak aterako ditugu! Urriak 11, larunbata 17:00 (16:55 prest) Ibarra futbol zelaian Argazkiak ateratzeko ordena ondorengoa izango da: Larunbatetik aurrera argazkiak eskatzeko aukera izango duzue, futbol zelaian bertan edota online galdetegi hau beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak  

Go to Top