I. Ikazkin Trail lasterketa antolatuko du UDAk irailaren 10an

Ikazkin Trail mendi lasterketa antolatu dugu aurten (ikusi aurkezpen bideoa hemen). Irailaren 10an izango da 10:00tan eta Aretxabaletan bertan hasi eta bukatuko da. Aukera bikaina lasterkariek gure lurrak ezagutzeko: Basobaltz, Degurixa, Kargaleku, Muñakolatxa (ikusi ibilbidea hemen). Gerturatu herriko plazan sortuko den giro bikainaz gozatzera. Eman izena hemen: rockthesport.com

By |2022-08-29T18:37:10+02:00agosto 29th, 2022|Ekimenak, Kirol esparruak, Mendia, UDA|0 Comments

Badator Korrika!! Lekukoa hartuko dugu UDAn

Apirilaren 1an Korrika pasako da Aretxabaletatik. 13:43tan iristen da Arrasatetik. UDAko kirolari, entrenatzaile eta Juntakideak Kuartel ondoan elkartuko gara eta elkarrekin gurutzatuko dugu herria Durana kaletik barrena. Atseden aurrean lekukoa hartuko dugu, Gu ere bagarelako Korrika. Aupa Korrika eta aupa UDA!  

By |2022-03-29T09:24:45+02:00marzo 29th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Urteko azken korrika saioa

V. San Silvestre lasterketa izango da bihar, urteko azken egunean, abenduaren 31n. Lehendabizi haurren krosa izango da, 16:45ean hasita; ondoren, 17:00etan, helduen txanda izango da. Aretxarte, Basotxo eta Aretxabaletako Udalarekin batera antolatutako krosak gero eta sona handiago du herrian. Urteari amaiera biribila jartzeko modua da. Izena aldez aurretik emanez gero, Arkupen edo Belar Metan, 2 [...]

By |2019-12-30T12:27:35+01:00diciembre 30th, 2019|Ekimenak|0 Comments
Go to Top