Geroa Sortuz kanpuaren izen-ematea istera goaz

Ekainaren 23rako ezarria genuen izen-emateen itxiera aurreratzera goaz, dagoeneko iritsi baikara ezarria genuen parte-hartzaile kopuru maximora. Beraz, gaurtik aurrera ez da izen-emate berririk onartuko. Eskerrik asko zuen erantzunagatik kanpusaren deialdira.

By |2022-06-16T15:47:05+02:00junio 16th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Ate irekiak 2014an jaiotakoentzat

2022-2023 denboraldian UDAren futbol sailean izena ematea pentsatzen ari diren kirolarientzat ate irekiak antolatu ditugu Ibarrako zelai txikian maiatzaren 8an 12:00tatik 13:30tara (denbora horretan saio bakarra izango da, txanda bakarra). Beraz, 2014 urtean jaiotakoek, aukera izango dute futbol eskolako 1. urtean egiten diren entrenamenduak nolakoak diren ezagutzeko.

By |2022-05-05T15:36:40+02:00mayo 5th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Otala Zelai maiatzaren 15an

Maiatzaren 15an Otala Zelaiko kros herrikoia ospatuko da 10:00tatik aurrera. Distantzia ezberdinak daude adinaren arabera eta izen-ematea kiroldegian edo herrikrosa.eus plataformaren bitartez egin daiteke. Aurrez egindako izen-emateen kasuan 8€ ordaindu beharko dira eta egunean bertan egindakoetan 15€. Bakarka zein bikote mixtoetan hartu daiteke parte helduen lasterketan.

By |2022-05-04T16:43:22+02:00mayo 4th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Genuine txapelketa Ibarran

Maiatzaren 8an 11:00, Genuine txapelketa jokatuko da Ibarra futbol zelaian. Bertan Real Sociedad, Athletic, Eibar eta Alavés taldeek hartuko dute parte. Partiduak 24 minutukoak izango dira, 12 minutuko bi denboratan banatuta eta 3 minutuko atsedenaldiarekin bi denboren artean. Garrantzitsua da Genuine taldeen lana bistaratzea eta futbolaz duten kontzeptua jendartera zabaltzea. Aukera ederra daukagu beraz domekan [...]

By |2022-05-04T10:45:16+02:00mayo 4th, 2022|Futbola, Kirol esparruak, UDA|0 Comments
Go to Top