Kudeatzaile berria UDAn

2022-2023 denboraldia Kudeatzaile berriarekin hasi dugu: Iker Gómez. Iker Arrasatearra da, Enpresagintza ikasketak ditu eta UDAren zein sektorearen ezagutza sakona dauka. 6 urtetan aritu da UDAn jokalari moduan eta 3 urte entrenatzaile lanetan, kategoria ezberdinetatik pasa delarik (eskola, infantil eta kadete). Ongi etorri Iker!

By |2022-08-29T18:47:39+02:00agosto 29th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Euskadiko Karate Txapelketa Aretxabaletan eta UDAko kirolariak lehian

Abenduaren 4 goizean Euskadiko karate txapelketa jokatuko da Ibarra kirol-etxean 10:00tatik aurrera. UDAko kirolariak ere lehiatuko dira bertan: Odei eta Oxel Kumite-n (konbatea) eta Joana bai kata-n (mugimenduak) eta baita kumiten ere. Zatoz gure kirolariei indarra ematera, ea guztion artean lortzen dugun Euskadiko Txapeldun bat izatea etxean.      

By |2021-11-30T10:38:59+01:00noviembre 30th, 2021|Karatea, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Odei Vazquez karatekak hirugarren DAN eskuratu du

Zorionak Odei! Odei Vazquezek urteko helburuak bete ditu hirugarren DANa eskuratuta. Hemen uzten dizuegu Goienak egindako elkarrizketa (bideoa da). Benetan interesgarria da edukia, eta karateaz pixka bat ikasteko eta honen ekarpenak hobeto ulertzeko balio du: Sakatu hemen elkarrizketa ikusteko

By |2021-10-14T20:37:21+02:00octubre 14th, 2021|Karatea, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Laugarren Dan maila eskuratu du Odilo Vázquez UDAko karate entrenatzaileak

UDAren Karate Saileko entrenatzaile den Odilok laugarren Dan maila eskuratu du 2020ko abenduaren 5ean Getxon egindako proban.  Denboraldi hasieran jarritako helburuak lortzen ari da taldea poliki-poliki eta datozen hilabeteetan Odilok hasitako bideari jarraipena ematea da asmoa. Modu honetara, taldeko kideen artean Dan maila ezberdinetan aurrera egitea dute begiz jota. Informazioa zabaltzeko, sakatu hemen.

By |2020-12-23T17:32:07+01:00diciembre 23rd, 2020|Karatea, Kirol esparruak|0 Comments

Kirolzale bezain berdinzale

Kirola inklusiorako tresna dela esan eta esan gabiltza. Egunerokoak gure esana berresten du. Inklusioak ere barnebiltzen du sexua eta generoa. Amaren sabelean gaudenetik, jaio aurretik, bereizten gaituzte. Bereizketa horrek bizitza guztian zehar erdibitzen gaitu. Binomio horretan bizi gara: neska ala mutila. Izena eta izana bat datozela (hobe esanda, bat egin behar dutela) irakatsi digute ikasten [...]

By |2020-03-07T11:32:32+01:00marzo 7th, 2020|UDA|0 Comments

UDAko taldeen argazkiak

Ostiral honetan UDA osatzen dugun taldeen argazkiak aterako ditugu! Urriak 11, larunbata 17:00 (16:55 prest) Ibarra futbol zelaian Argazkiak ateratzeko ordena ondorengoa izango da: Larunbatetik aurrera argazkiak eskatzeko aukera izango duzue, futbol zelaian bertan edota online galdetegi hau beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak  

Go to Top