Joana Perez-ek gerriko beltza lortu du 1.Dan-ean

Zapatu honetan (abenduak 10)  Joanna Perez Nevadok 1. Dan gerriko beltza lortu zuen Azkoitian, lorpen honetan Iñigo Uribeetxebarriak lagundu zion. Zoriontzea Joanna lorpen honengatik urte askoan karatea praktikatzen aritu ondoren merezitako saria lortzeagatik. Titulu honekin Uda Karatek gaur egun bi gerriko ditu, 1. Dan eta 3. Dan. Zorionak Joana!!!

By |2022-12-12T13:07:22+01:00diciembre 12th, 2022|Karatea, Kirol esparruak, UDA|Comentarios desactivados en Joana Perez-ek gerriko beltza lortu du 1.Dan-ean

KARATEKO DENBORALDI BERRIA

Bueltan da karateko denboraldi berria, urteko ordutegia honako hau izango da: 6 urtetik 13-ra Astelehen eta Azteazkena 18:00-tik-19:00-ra (Irailak 12) +13 urtetik gora Astelehen, Azteazken eta Ostirala 19:15-tik-20:30-ra (Irailak 5) Edozein zalantza idatzi telefono honetara: 656701737 Animatu zaitez!!!!

By |2022-09-05T13:19:32+02:00septiembre 5th, 2022|Ekimenak, Karatea, Kirol esparruak|0 Comments

Kudeatzaile berria UDAn

2022-2023 denboraldia Kudeatzaile berriarekin hasi dugu: Iker Gómez. Iker Arrasatearra da, Enpresagintza ikasketak ditu eta UDAren zein sektorearen ezagutza sakona dauka. 6 urtetan aritu da UDAn jokalari moduan eta 3 urte entrenatzaile lanetan, kategoria ezberdinetatik pasa delarik (eskola, infantil eta kadete). Ongi etorri Iker!

By |2022-08-29T18:47:39+02:00agosto 29th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Euskadiko Karate Txapelketa Aretxabaletan eta UDAko kirolariak lehian

Abenduaren 4 goizean Euskadiko karate txapelketa jokatuko da Ibarra kirol-etxean 10:00tatik aurrera. UDAko kirolariak ere lehiatuko dira bertan: Odei eta Oxel Kumite-n (konbatea) eta Joana bai kata-n (mugimenduak) eta baita kumiten ere. Zatoz gure kirolariei indarra ematera, ea guztion artean lortzen dugun Euskadiko Txapeldun bat izatea etxean.      

By |2021-11-30T10:38:59+01:00noviembre 30th, 2021|Karatea, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Kirola etenda, momentuz

Gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diguten komunikazioaren arabera, ohiko kirol-jarduera eten beharrean aurkitzen gara Administraziotik berriro ere neurriak malgutu arte. Dena den, datozen egunetan gure kirolariekin harremanetan jarriko gara banakako entrenamenduei hasiera emateko.

Karateko lehenengo lehiaketan parte hartu dute UDAko kirolariek

Asteburu honetan, urriaren 11an, Hondarribian jokatu da denboraldiko lehenengo txapelketa. Kadete eta 21 azpikoak izan dira parte-hartzaileak. 21 azpiko kategoriari dagokionez, Joanna lehena geratu da Kumite modalitatean eta bigarren Katas-en. Gizonezko kadetetan, Garikoitz Martínek 5-3 galdu zuen bere aurkariarekin Kumite modalitatean eta Katas-en ez zuen lortu podium-era igotzea. Odilo Vázquez UDAko karate entrenatzaileak dioenaren arabera, [...]

By |2020-10-14T13:37:36+02:00octubre 13th, 2020|Karatea|0 Comments

Karate ekintzak abenduaren 15ean

Abenduaren 15ean, igandean,  UDA Kirol Elkarteko Karatekoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Ondorengoak: Presidente  trofeoa: Oxelek senior kategorian eta Joannak junior mailan, Presidente deituriko txapelketan hartuko dute parte. Lehiaketa Bizkaia Frontoian izango da. Gabonetako Haur Jaialdia: UDAk, eskola kiroleko  Gipuzkoako Federazioarekin batera, Gabonetako Haur Jaialdia antolatzen du. Ibarra kiroldegian izango da, goizeko 10:00etan hasita. Karateka gazteenek [...]

By |2019-12-10T12:06:19+01:00diciembre 10th, 2019|Karatea|0 Comments

Garikoitz eta Joanna Gipuzkoako Txapeldun!

Igandean, hilaren 6an, kadete, junior eta 21 urte azpikoen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Hondarribian. UDA Kirol Elkarteko bi lagunek hartu zuten parte txapelketan, Garikoitz Martinek eta Joanna Perezek. Garikoitz Martinek kadete mailan hartu zuten parte, kata eta kumite modalitateetan. Kumite -52kg kategorian irabazlea izan zen Garikoitz, Gipuzkoako txapelduna. Joanna Perezek 21 urte azpikoen kategorian hartu [...]

By |2019-10-08T07:02:54+02:00octubre 8th, 2019|Karatea|0 Comments
Go to Top