Hiruko Futbol Txapelketa argazkitan

Buruko Osasunaren Egunean, urriaren 10ean, Hiruko Futbol Txapelketa antolatu genuen. UDA futbol taldeko infantilek eta Arizmendiko jokalariek San Juan de Dios ospitaleko gaixoekin batera jokatu zuten futbolean. Real Sociedad Fundazioko beteranoen taldeak ere parte hartuko zuen ekimenean eta Athletic Fundazioak ere bat egin zuen ekimenarekin. Txapelketako argazkiak gure flickr kontuan topatu ditzakezue, baita hemen ere.