GIMNASIA ERRITMIKOA BERRIZ MARTXAN

Gimnasia Errtimikoak denboraldia berriari ekingo dio Irailak 12an, aurreko urteko ordutegia mantenduko du Astelehen eta Azteazken 17:00-tik 19-ra. Informazio gehiago nahi baduzu deitu telefono honetara 629 13 77 26. Etorri probatzera, ez zara damutuko!!!

By |2022-09-05T13:12:31+02:00septiembre 5th, 2022|Ekimenak, Gimnasia erritmikoa, Kirol esparruak, UDA|0 Comments

Kudeatzaile berria UDAn

2022-2023 denboraldia Kudeatzaile berriarekin hasi dugu: Iker Gómez. Iker Arrasatearra da, Enpresagintza ikasketak ditu eta UDAren zein sektorearen ezagutza sakona dauka. 6 urtetan aritu da UDAn jokalari moduan eta 3 urte entrenatzaile lanetan, kategoria ezberdinetatik pasa delarik (eskola, infantil eta kadete). Ongi etorri Iker!

By |2022-08-29T18:47:39+02:00agosto 29th, 2022|Ekimenak, UDA|0 Comments

Entrenamenduak hasten dira berriro infantil, alebin eta benjaminetan

Eusko Jaurlaritzaren azken neurriek infantil, alebin eta benjamin kategoriei entrenatzeko baimena ematen die. Hortaz, urtarrilaren 13an, UDAk kategoria hauetan dituen talde ezberdinek beren entrenamenduei berrekingo diete segurtasun eta higiene neurriak mantenduaz.

Kirola etenda, momentuz

Gaur eguerdian Gipuzkoako Foru Aldunditik egin diguten komunikazioaren arabera, ohiko kirol-jarduera eten beharrean aurkitzen gara Administraziotik berriro ere neurriak malgutu arte. Dena den, datozen egunetan gure kirolariekin harremanetan jarriko gara banakako entrenamenduei hasiera emateko.

Kirolzale bezain berdinzale

Kirola inklusiorako tresna dela esan eta esan gabiltza. Egunerokoak gure esana berresten du. Inklusioak ere barnebiltzen du sexua eta generoa. Amaren sabelean gaudenetik, jaio aurretik, bereizten gaituzte. Bereizketa horrek bizitza guztian zehar erdibitzen gaitu. Binomio horretan bizi gara: neska ala mutila. Izena eta izana bat datozela (hobe esanda, bat egin behar dutela) irakatsi digute ikasten [...]

By |2020-03-07T11:32:32+01:00marzo 7th, 2020|UDA|0 Comments

UDAko taldeen argazkiak

Ostiral honetan UDA osatzen dugun taldeen argazkiak aterako ditugu! Urriak 11, larunbata 17:00 (16:55 prest) Ibarra futbol zelaian Argazkiak ateratzeko ordena ondorengoa izango da: Larunbatetik aurrera argazkiak eskatzeko aukera izango duzue, futbol zelaian bertan edota online galdetegi hau beteta: https://labur.eus/taldeen-argazkiak  

Go to Top