Bikoteka frontenisean

Mutilen Binakako Frontenis Txapelketa jokatuko da Aretxabaletan. Iturrigorri frontoian jokatuko dira txapelketako partida guztiak, urtarrilaren 25ean hasi eta 26ra. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago eta urtarrilaren 21a arte egongo da horretarako epea [email protected] helbidera emaila bidalita. Bikote irabazleak bertako produktuekin osatutako saski eder bat irabaziko du. Animatu eta eman izena frontenis txapelketan!