Ohorezko jubenilen taldeak Euskal Ligarako igoera lortu du

UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak igoera lortu du eta datorren denboraldian Euskal Ligan jokatuko du.  Gipuzkoako Futbol Federazioak hala erabakita, bukatutzat eman dira futbol ez-profesionaleko 2019-2020 denboraldiak. Ondorioz, zeudenetan gelditu dira ligako sailkapenak. Gorengo postuetan zeudenak igoera lortu dute; jaitsierak, ordea, ez dira izango. Hala erabaki du federazioak. Gauzak horrela, UDAko Ohorezko Jubenilen taldeak liga irabazi [...]

By |2020-05-10T12:07:09+02:00mayo 10th, 2020|Futbola, Kirol esparruak|0 Comments

2019-2020 denboraldia bukatutzat

Aretxabaletan, 2020ko maiatzaren 6an Kaixo lagun: Covid-19 dela eta bizitzen ari garen alarma egoera honek kirolean ere eragin zuzena izan du dakizuen moduan eta, ondorioz, baita UDAn ere. Hori dela eta, UDA Kirol Elkartea osatzen duzuen kirolari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztioi jakinarazi nahi dizuegu, COVID-19aren krisia dela eta, UDAko Zuzendaritzak 2019-2020 [...]

Gu be hemengaz!

Herrixe bizirik gure eta biher dogulako, Atxabaltako hainbat elkartek bat egin dogu herriko merkatari eta negozio txikiñei lagunketako sortu dan ekimenaz: Hemengaz.eus on line plataformie. Merkatari ta tabernarixek, kultur eragilliek, hainbat eratako zerbitzuek, nekazari zein abeltzaiñek, ikastetxiek, enpresa txiki ta haundixek, udal langilliek, hainbat eratako elkartiek, erresidentziako eta osasun zentruko langilliek... Gutako bakotxak, danok [...]

By |2020-04-24T07:43:47+02:00abril 24th, 2020|Ekimenak|0 Comments

Ariketa 2: baloiarekin abilezia

Etxean bai, baina geldirik ez egoteko, astero desafio edo ariketa bat proposatuko dizuegu. Lehenengoa dagoeneko egin genuen.  ESKUA proiektua bizirik dagoela erakusteko, futbol eskola eta benjaminen nahiz alebinen futbol sailako gaztetxoek UDAko balore bat aukeratu beharko dute eta hori islatzen duen marrazki, argazki, bideo edo eskulan bat egin zuten! Orain, bigarren ariketa proposatzen dizuegu. Zehazki, [...]

By |2020-04-15T18:28:23+02:00abril 15th, 2020|Ekimenak, Futbola|0 Comments

Gomendioak etxealdian ez itotzeko

Kaixo Udazaleok!  Hilabete daramagun konfinamendu egoera honetan, eta garrantzitsua iruditzen zaigu egoera hau eramangarriagoa egiten lagundu dezaketen gomendio psikologikoak gogoraraztea. Etxean sartuta, behar-beharrezkoa besterik ez den gauzetarako ateratzen, luzaroan egon beharrak emozionalki eragin diezaguke, gaizki sentiarazteraino. Horregatik, beharrezkoa da gure ongizate emozionala inoiz baino gehiago zaintzea. Hementxe, beraz, Hitzez psikologia zentruko lagunek horretarako landutako hainbat gomendio! [...]

By |2020-04-08T21:50:24+02:00abril 8th, 2020|Ekimenak|0 Comments

Hirugarren astez, kirola etxean

Koronabirusa dela eta, hirugarren astea da etxean igaroko duguna. Etxean ariketa fisikoa egitea osasuntsua dela diote adituek, mugimendua behar-beharrezkoa dela. Horregatik, hirugarren astez jarrian, etxean ariketa fisiko egiteko taula osatu dugu UDAko jokalari eta entrenatzaileok.   Bi taula proposatu dituzte. Bakoitza lau ariketaz eta 20 segunduko atsedenaz osatuta dago. Taula bakoitza sei aldiz egitea da [...]

By |2020-04-01T07:55:52+02:00abril 1st, 2020|Ekimenak|0 Comments

Eskulanak: eskupilota nola egin

Etxean geratzea dagokigun egunotan, eskulanak egitea aukera polita da denbora aprobetxatu eta sormena lantzeko!  Eta, kirolarekin lotuta badago, are hobeto gainera! Kasu honetan, eskupilota bat egiteko proposamena egiten dizuegu. Horretarako ondorengo materiala beharko duzue: Gomazko pilota (saltarina) Artilea Haria Esparatrapua Guraizeak Behin material hori eskura izanda, bideotxo honetako jarraibideak segita zuk zeuk egindako eskupilota izatea [...]

By |2020-03-28T09:35:04+01:00marzo 28th, 2020|Pilota|0 Comments