Ohorezko Erregional taldean entrenatzaile aldaketa egongo da, Unai Calzón izango delarik entrenatzaile berria.

Unai Calzón UDAren harrobian sortutako kirolaria da eta entrenatzaile moduan ere ibilbide luzea egin du etxeko talde ezberdinen ardura hartuta. Honela, kategoria txikienetatik hasi eta talde ezberdinak ezagutzeko aukera izan du denboraldi honetan Ohorezko Erregional mailako bigarren entrenatzaile izan arte.

Beraz, datorren denboraldian bere ardurapean izango duen taldea ondo ezagutzen du eta baita kategoriak berak dituen ezaugarriak ere.

Animo Unai!