Asteburu honetan futbolak ez ezik, pilotak ere ekingo dio denboraldiari. Gipuzkoako ezker hormako hiru partida jokatuko dira irailaren 13an, ostiralarekin, Aretxabaletako Iturrigorri frontoian.

Eskuz binakako partidak izango dira. Kadeteetan 1. eta 2. mailakoek jokatuko dute, eta jubeniletan 1 mailakoek.  Partida guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira.