Ohi legez, hiru pilota partida jokatu dituzte asteburuan Aretxabaletako kideek. Eskuz binakako kadeteek etxetik kanpo jokatu zuten eta partida galdu zuten; beste bi bikoteek etxean jokatu zuten, Iturrigorri pilotalekuan.