Asteburu honetan infantil eta alebinek pilota denboraldiari ekingo diote. Asko dira kategoria horietan dabiltzen pilotariak, hortaz, partida kopuruek nabarmen egingo dute gora. Asteburu honetan, esaterako, 15 pilota partida jokatuko dituzte Aretxabaletako pilotariek, horietatik 8 etxean.