Lehiaketari berrekingo zaio asteburu honetan Ohorezko Erregional Mailan. Hori dela eta, taldeak Ibarran jokatuko dituen partiduak zuzenean ikusteko aukera emango du UDAk youtube bitartez. Lehenengo partidua otsailaren 27an izango da 16:30tan. Partidua ikusteko erabiliko den esteka egunean bertan zabalduko da.