Asteburu honetan, urriaren 11an, Hondarribian jokatu da denboraldiko lehenengo txapelketa. Kadete eta 21 azpikoak izan dira parte-hartzaileak. 21 azpiko kategoriari dagokionez, Joanna lehena geratu da Kumite modalitatean eta bigarren Katas-en. Gizonezko kadetetan, Garikoitz Martínek 5-3 galdu zuen bere aurkariarekin Kumite modalitatean eta Katas-en ez zuen lortu podium-era igotzea. Odilo Vázquez UDAko karate entrenatzaileak dioenaren arabera, musukoarekin lehiatu behar izateak dezente eragin zien eta baita lehenengo lehiaketa izateak ere. Urriaren 31an Euskadiko Txapelketa lehiatuko da Barakaldon eta hor dute begia jarrita herriko karatekariek.