Abenduaren 15ean, igandean,  UDA Kirol Elkarteko Karatekoek hainbat ekintza antolatu dituzte. Ondorengoak:

  • Presidente  trofeoa: Oxelek senior kategorian eta Joannak junior mailan, Presidente deituriko txapelketan hartuko dute parte. Lehiaketa Bizkaia Frontoian izango da.
  • Gabonetako Haur Jaialdia: UDAk, eskola kiroleko  Gipuzkoako Federazioarekin batera, Gabonetako Haur Jaialdia antolatzen du. Ibarra kiroldegian izango da, goizeko 10:00etan hasita.

    Karateka gazteenek hartuko dute parte txapelketan, benjaminetatik hasi eta infantiletaraino. Guztira 160 haurrek parte hartzea aurreikuspen da. UDAtik 8 benjaminek, 6 kimuek eta 4 infantilek hartuko dute parte.

    Infantilek bi modalitateetan hartuko dute parte: Kata (Forma) eta Kumite (Borroka). Lehen aldia izango da kategoria honetakoak diziplina honetan lehiatzen direla.

 

Bi ekitaldi horiez gain, senior mailako hainbat karatekek Getxon entrenatuko dute egun horretan.

Igandea, abenduaren 15a, egun ona izango da kiroldegira hurbildu eta horren ezaguna ez zaizun kirol bat ezagutzeko.