Maiatzaren 8an 11:00, Genuine txapelketa jokatuko da Ibarra futbol zelaian. Bertan Real Sociedad, Athletic, Eibar eta Alavés taldeek hartuko dute parte. Partiduak 24 minutukoak izango dira, 12 minutuko bi denboratan banatuta eta 3 minutuko atsedenaldiarekin bi denboren artean.

Garrantzitsua da Genuine taldeen lana bistaratzea eta futbolaz duten kontzeptua jendartera zabaltzea. Aukera ederra daukagu beraz domekan beraien ilusio, laguntasun eta alaitasunaz ikasi eta gozatzeko.