Opor denboraldia izan ohi da abuztua, baita gure neska-mutilak martxan hasten diren hilabetea ere.  Baina dagoeneko aurrenboraldia  atzean utzi dute gure taldeek eta asteburu honetan ekingo diote 2019-2020 denboraldiari. Hiru izango dira 2019-2020 denboraldian Ibarra futbol zelaia estreinatuko  duten taldeak: ohorezko erregionalak, lehenengo jubenilak eta lehenengo kadeteak.

  • Lehenengo kadete maila
    UDA B – Antzuola (larunbata 14, 12:30)
  • Lehenengo jubenil maila
    UDA B – UDA A  (igandea 15, 12:30)
  • Ohorezko erregional maila
    UDA – EIBAR (igandea 15, 16:30)

Asteburu honetan, beraz, ohiko erritmoari helduko dio UDA Aretxabaleta Kirol Elkarteak.

Infantilen lagunarteko partidak

Aurredenboraldiaren azken hondarretan daude infatil mailako taldeak, eta horiek lagunarteko partidak izango dituzte asteburuan. Ibarra futbol zelaian hiru lagunarteko partida jokatuko dira larunbatean:

  • Infantil txiki mailako UDA – Cultural Durango (10:00)
  • Infantil parte hartu 1 kategoriako UDA B – Bergara (15:30)