Igande honetan inauteriak ospatuko dira Aretxabaletan, baina, bezperan, larunbatean, hainbat futbol partida jokatuko dira. Hiru partida Ibarra futbol zelaian jokatuko dira: ohorezko erregionalena, lehenengo erregionalena eta ohorezko jubenilena. Senior mailako Leintz Arizmendiko futbolariek Mojategin kokatuko dute, eta, areto futbolekoek, Iturripen.