UDA-k aisialdian kirola eginez disfrutatzeko aukera zabaldu du uztailerako. Uztailaren 5tik 30ra, Ibarra Futbol Zelaian, Futbol Jolas Kanpusa antolatu du. Jarraian Futbol Jolas Kapusaren  nondik norakoak azalduko dizkizuegu:

 

  • NOIZ:
    2020ko uztailaren 5etik 30ra.
  • NON:
    Ibarra futbol zelaian.
  • NORENTZAT:
    2009, 20010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako UDAko kirolariek izango dute lehentasuna.
    Taldeak adinaren arabera osatuko dira. Talde murriztuekin egingo da lan, haurrei gertutasun handiagoa eta lanketa zainduagoa eskaintzeko aukera ematen baitute. Aldi berean, egungo osasun egoerari modu egokian erantzuteko aukera ere ematen dute, pilaketak saihestuz.
  • ORDUTEGIA:
    Bi txanda egongo dira egunero astelehenetik ostiralera:
    *9:45-11:15 –> 2011 eta 2012an jaiotakoak.
    *11:30-13:00 –> 2009 eta 20010an jaiotakoak.
  • IZEN-EMATE EPEA:
    Ekainaren 18-ra arte.
  • MONITOREAK:
    UDAko entrenatzaileak: beren formazioarengatik kirolaren inguruan programa egoki bati forma eman eta lantzeko gaitasuna dute, eta, era berean, haurrekin lanketak egiteko prestatuta daude. Esperientzia dute horretan.
  • OSASUN IRIZPIDEAK:
    Momentuan indarrean dauden osasun-irizpideak jarraituko dira udaleku guztian zehar eta gure monitoreak hauen inguruko formazioa jasotzeko ardura dugu gure gain.
  • IZEN-EMATEA:
    100 haurrentzako tokia egongo da gutxi gorabehera eta 65€-ko ordainketa egin beharko da haur bakoitzarengatik ondoko kontu zenbakian: ES69 2100 6838 4102 0000 0875 (Caixabank). Aldi berean, jarraian dagoen izen-emate orria bete behar da: https://labur.eus/kanpusa 
    Ordainketa egitearekin batera emango da bukatutzat izen-emate prozesua eta momentu horretan mail bidezko baieztapena jasoko duzu. Mesedez, ordainketa egiterako orduan, ez ahaztu haurraren izena eta bi abizenak jartzea kontzeptuan.

    Edozein zalantzarekin jarri lasai gurekin harremanetan ondoko telefono zenbakian edo mail helbidean: 659 79 44 65 edo [email protected]

 

UDA kanpusa 2021