Bestelako asteburua daukagu ate joka, ostirala jai eguna baita. Hala ere, futbolak ez du jairik asteburuan eta partidak izango dira Ibarra futbol zelaian. Guztira sei partida jokatuko dira asteburuan Aretxabaletan, horietatik 5 futbol zelaian eta 1 kiroldegian.