Futbola, gimnasia erritmikoa, dokea, boulderra, zumba, pilota eta txirrindularitza eskaintza zabala izango da asteburuan Aretxabaletan, Kirolez Bustiren edizio berri batean. Programaz kanpo, txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango da. Zapatuan, Araba Ibilbidean (Eguzki taberna parean) benjaminen, alebinen eta infantilen lasterketak. Benjaminen kasuan, 7 eta 10 urte bitarteko edonork parte hartu ahal izango du. Adin tarte horretako edonork lasterketan parte hartu ahal izango du. Soilik bizkileta eta kaskoarekin agertu behar izango dute eta izena eman. Dominak izango dira guztientzat eta lasterketak berak asegurua ere jarriko die guztiei. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera! Gerturatu eta parte hartu txirrindularitza lasterketetan ere!