2022-2023 denboraldian UDAren futbol sailean izena ematea pentsatzen ari diren kirolarientzat ate irekiak antolatu ditugu Ibarrako zelai txikian maiatzaren 8an 12:00tatik 13:30tara (denbora horretan saio bakarra izango da, txanda bakarra). Beraz, 2014 urtean jaiotakoek, aukera izango dute futbol eskolako 1. urtean egiten diren entrenamenduak nolakoak diren ezagutzeko.