Pribatutasun Politika

 

Datu Pertsonalak Babesteko arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Unión Deportiva Aretxabaleta-ren tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, eskatutako albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.

UDAk argazkiak eta bideo grabaketak egin ditzake antolatzen dituen ekitaldi desberdinetan, beraz partaideen imajina eta ahotsa tratatuak izan daitezke, ekitaldiak dokumentatzeko helburuarekin, eta hala behar bada, datuak editatzeko, publikatzeko eta zabaltzeko UDAen webgunean eta beste web kanaletan (batez ere udaretxabaleta.eus web gunean eta UDAk dituen sare sozialetako kanaletan), material dibulgatiboan eta enpresaren bestelako argitalpenetan, bai internetez, bai paperez edo beste euskarria erabilita. Era berean, zenbait argazki hedabideei komunikatuak izan daitezke.

Interesdunak kontrakoa ez badu adierazten, bere datuak epe zehatzik gabe kontserbatuak izan daitezke, Pribatutasun Politika honetan adierazitako helburuak betetzeko. Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea, zure baimena, tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko eta tratamenduaren erantzulea legezko interesa dira.

UDAk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira.

Datu pertsonalak biltzea

 

UDAk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako Lan Bila tresna edo kontakturako formulario desberdinak, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.

Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. UDAk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. UDAk adin gabekoei eskainitako zerbitzuak ematen baditu, hauen guraso eta tutore legalen baimena eta onespena eskatu du datuak biltzeko eta tratatzeko.

UDAk antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola UDAi bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta UDAk erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez). Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.

Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. UDAk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.

Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta web gunearen baldintza orokorrak onartzea.

Interesdunen eskubideak

 

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetan: UDA, Ibarra Futbol Zelaia, Apotzagaetxebarri auzoa 12, 20550 Aretxabaleta, telefonoa: 659  79 44 65 edo, bestela, [email protected] helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

Segurtasun-neurriak

 

UDAk, bere tratamendu-sistemetan dauen datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela UDAen erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera, UDAk konexio seguruko Secure Sockets Layer – SSL protokoloetan oinarritutako kodetze-teknologia erabiltzen du, ahalik eta seguruen nabigatu ahal izateko.

Indarraldia

 

UDAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. UDAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, UDAk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara

Jurisdikzioa

 

UDAen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, UDA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Bergarako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu, UDAk zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.