Jokoa jolas

  • Norentzat: 16 urtetik gorakoak
  • Noiz: utzailaren 20an
  • Non: Ibarra futbol zelaian
  • Sariak: 600, 300 eta 100 euro

 

Aretxabaletarrek bere sentitzen dute UDA. Izan kirolari edo ez, asko dira UDA proiektura batu diren herritarrak eta urdin kolorea barne-barnean daramatenak. Horregatik UDArentzat garrantzitsua da herrira begirako ekimenak egitea.

Debagoieneko kuadrillen arteko VIII. Futbol 7 Txapelketa ekimen horietako bat da. Eskualdera zabaltzen da UDA eta Ibarra futbol zelaiko ateak parez pare irekitzen dizkie eskualdeko futbolzaleei. Lagun artean jokoa jolas bilakatzen da, eta kirola eginez egun polita igarotzea du helburu. Dagoeneko zortzi aldiz antolatu da txapelketa, sona handia duen seinale.