Urkuluren giran

  • Norentzat: norbanakoak nahiz bikoteak
  • Noiz: maiatzak 12
  • Kilometroak: 8,41

Egutegian gorriz margotutako eguna izaten da Otala Zelaiko krosa. 41 alditan antolatzea da bere ospearen, garrantziaren eta berezitasunaren erakusle.  Otala-Zelai parean hasi eta bukatzen da lasterketa, behin Urkuluri buelta emanda. Paraje eder baino ederragoetan korrika egiteko aukera ematen du krosak, inguruaz eta naturaz gozatzekoa.