Seme-alaba kirolariek dituzten guraso horiei zuzendutako idatzia da hau. Sinestarazi nahi dizuegu, kirolean bizi dituzten egoera zailak ondo enfokatzeko kapaz bagara, seme-alabak oztopo horietan aberastu egingo direla. Egun batean ez da hamaikakoan aterako, edo uste baino lehen aldatuko dute; entrenatzaileren batekin arazoren bat izango du, edo taldekideekin; min hartuko du partiduko unerik erabakioerrenean... zerrendatutakoak jokalari batek kirol-bizian zehar igaroko dituen une gogorretako batzuk dira. Egoera horien aurrean ezin dugu burua makurtu, etsi; egoera negatibo horiek irakaskuntza ederra baitira, onartzen ikasi behar dituztenak eta aurre egiteko borrokatu behar dutenak. "Somos conscientes que estas circunstancias negativas son las que le enseñan a nuestro hijo o hija a esforzarse por aceptarlas y luchar por superarlas" Aberasgarriak dira horrelako bizipenak gaztetxoentzat, indartsuagoak eta helduagoak egiten dira, eta egoera horiek gainditzen ikasten dute. Jokatzen duten kirolaren parte dela ulertu beharra daukate. Ikasi beharra daukate ordezko izaten, entrenatzailearen erabakiaren desados egoten; baina, era berean, onartzen. Eta, bide horretan, gurasoek paper garrantzitsua jokatzen dute, duzue. Seme-alabek oztopoak [...]
Asteburuan, azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean, 1o futbol partida jokatuko dira Aretxabaletan. Ia guztiak Ibarra futbol zelaian jokatuko dira, senior mailako Leintz Arizmendirena eta areto futbolekoa salbu. Horiek Mojategin eta Ibarra kiroldegian jokatuko dira, hurrenez hurren.