Lege oharra

udaretxabaleta.eus weba (hemendik aurrera UDA) Unión Deportiva Aretxabaleta.-ren jabetza dela jakinarazten da. Ibarra Futbol Zelaia, Apotzagaetxebarri auzoa 12, 20550 Aretxabaleta egoitza sozialarekin eta G20406963 cif zenbakiarekin.

Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen pribatutasun politika, cookie politika eta erabilera baldintzak hauek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.

Webgune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.

Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du webguneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.

Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman UDA, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.

Web gune honek beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. UDA ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak jar ditzake. UDAk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik.

UDA ez da webgune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. UDAk ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.

UDAk beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. UDAk ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

2. Erregistroak eta harpidetzak

Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko (esate baterako, Lan Bila tresna) beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.

Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.

Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, UDAk, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.

  1. Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa

UDA Aretxabaleta Kirol Elkarteko Pribatutasuna eta Datu Pertsonalen Babeserako Politika.: kirolarien eta klubeko jardueretan parte hartzen dutenen informazioa eta baimena, zure datu pertsonalak biltzeko eta tratatzeko.

 

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016/679 (EB) Europako Erregelamenduak (DBEO), Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Estatuko araudiak (“DBLO”) eta haien garapen-araudiek Aretxabaleta Kirol Elkartea, G20406963 IFZ duena, aurrerantzean “ UDA Aretxabaleta Kirol Elkartea” edo “kluba“, Datuen Tratamenduaren Erantzule den aldetik  hau jakinarazten dizu:

 

  1. Helburuak: Gure jardueretan bazkide, kirolari edo parte-hartzaile gisa alta ematean eta klubarekin duen harremanean ematen dituzun datu pertsonalak eta dokumentuak gure datu-tratamenduko sistemetan sartuko dira, UDA Aretxabaleta Kirol Elkartea kirol-klub gisa kudeatzeko (kirolarien fitxak izapidetzea, kuotak kobratzea, etab.), prestakuntza- eta kirol-jarduerak kudeatzeko, jarduera horietatik eratorritakoak edo horiekin lotutakoak kudeatzeko, txapelketak, campusak eta bestelako ekitaldiak antolatzeko, sustatzeko eta gure jarduerak, bazkideekin eta jardueretan parte hartzen dutenekin harremanak izateko (adibidez, komunikazio elektronikoak bidaliz), gure jarduerari dagozkion eginkizun legitimoak betetzeko eta jardueratik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko, bai eta Estatutuetatik, klubaren Barne-arauditik eta bakoitzean indarrean dauden funtzionamenduaren irizpideetatik eratorritako beste xede guztiak ere.

 

  1. Adingabeak. Kirolari adingabearen gurasoei edo legezko ordezkariei jakinarazi ahal izango zaizkie bertaratzeari, aprobetxamenduari, portaerari, gorabeherei, zehapenei eta jardueretan parte-hartzeari buruzko datuak, bai eta klubaren helburuak behar bezala betetzeko beharrezkoak diren gainerakoak ere, eta/edo kirolari adingabearen kontura klubaren jardueretan parte hartzen duen pertsona, enpresa edo erakundeari jakinarazi ahal izango zaizkio.

 

  1. Osasunari buruzko datuak. Klubaren kirol-jarduerak behar bezala garatzeko eta parte-hartzaileen osasuna uneoro babesteko, beharrezkoa izan daiteke, kasu batzuetan, kirolarien osasunari eta medikazioari buruzko informazioa biltzea (adibidez, lesioak, errekuperazio-prozesuak, etab.).

 

  1. Datuak komunikatzea. Datu pertsonalak deskribatutako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkie lagako hirugarrenei beste ezertarako, zuk berariaz eta idatziz eskatzen ez baduzu. Hala ere, inguruabar espezifiko batzuetan beharrezkoa da datu jakin batzuk hirugarrenei jakinaraztea klubaren helburuak betetzeko (adibidez, klubak parte hartzen duen ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeei datuak jakinaraztea, etab.), araudiak eta kontrol agintaritzek hala eskatzen dutelako (adibidez, kirol federazioak, arloan eskumena duten administrazio publikoak, aseguru-entitateak, ikastetxeak, etab.), edo klubaren helburu legitimoak betetzeko (adibidez, klubeko kolaboratzaile zuzenen artean datuak jakinaraztea, haien garapen faseren batean esku har badezakete). Kasu horietan, behar-beharrezkoak diren datuak baino ez dira jakinaraziko, eta unean-unean legez eska daitezkeen segurtasun neurriak aplikatuko dira.

 

  1. Irudiak eta bestelako datuak argitaratzea. klubaren jarduerak behar bezala kudeatu eta zabaltzeko (lehiaketa federatua, eskola-kirola,  campusa, partidak, lasterketak, kirol- edo gizarte-jarduerak, etab.) bere legezko interesean oinarrituta eta interesdunen arrazoizko itxaropenak kontuak hartuta, hauek gauzatzen ari diren bitartean, argazkiak, ikus-entzunezko grabazioak, kronikak, iruzkinak eta abar egin daitezke eta besteak beste, parte-hartzaileen izena, irudia eta ahotsa ager daitezke. Beraz, klubeko kirolaria izanez gero, edo klubeko jardueretan parte hartuz gero, kirolaria edo parte-hartzailea, eta, hala badagokio, haren senideak edo arduradunak, informatuta gelditzen dira bere izena, adina, egindako jarduerei buruzko informazioa eta emaitzak, ezaugarri pertsonalei buruzko beste datu batzuk (irudia eta ahotsa barne), komunikabideetan, klubaren instalazioetan, webguneetan eta sare sozialetan edo bestelako argitalpenetan argitaratuak izan daitezkeela (paperezko argitalpenetan, interneten edo beste zenbait euskarrietan). Interesdunek edozein unetan egin dezakete argitalpen horien aurka, argitaratu aurretik edo ondoren.

 

  1. Kontaktua. Interesduna eta, hala badagokio, haren senideak edo arduradunak informatuta gelditzen dira klubak bere jarduerei buruzko informazioa eta dokumentazioa posta arruntez eta bitarteko elektronikoz helarazteko aukera izango duela, esate baterako, posta elektronikoa, sare sozialak (Facebook, Instagram, etab.), mezularitza elektronikoa (WhatsApp, SMS mezuak, etab.) eta antzeko tresnak barne. Interesdunek edozein unetan egin diezaiokete uko komunikazio horiek jasotzeari. 

 

  1. Modalitatea eta iraupena. Datu pertsonalen tratamendua paperean zein bitarteko informatikoen bidez egin ahal izango da. Klubak datuak gorde ahal izango ditu, kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudia jarraituz, bere legezko betebeharrak edo legezko interesak betetzeko. Ondoren datuak ezabatu egingo ditu konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuz.

 

  1. Pribatutasun politika honetan deskribatutako tratamenduetarako oinarri juridikoak, datuak babesteari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, hauek dira:
    1. Akordio bat gauzatzeko zure datuak tratatu beharra (adibidez, kontratu aurreko harremana, DBEOren 6.1.b artikuluaren arabera, kirolari edo klubaren jardueretarako parte-hartzaile izateko).
    2. Klubaren legezko betebeharrak betetzea (adibidez, DBEOren 6.1.c artikulua, datuak kirol-federazioei edo Aldundiari jakinarazteko).
    3. Interes legitimoa (DBEOren 6.1.f artikulua, adibidez, klubaren jarduerak sustatzeko eta hedatzeko).

 

  1. Dokumentu hau Klubeko Datuak Babesteko Politika da, antolatzen dituen edo parte hartzen duen jardueretan parte hartzen duten bazkideei, kirolariei eta parte-hartzaileei dagokienez; beraz, ez da beharrezkoa izango geroko inprimaki eta jardueretan horri buruzko informazioa ematea, salbu eta aldaketak egiten badira edo legeak aldatzen badira. Eskatutako datuak aurkezteak, gure jardueretan elkartzeko edo parte hartzeko eskatzeak Datuak Babesteko Politika hau onartzeak berekin dakar, eta honekin batera deskribatutako datuak (behar den kasuetan, osasunari buruzko datuak barne: lesioak, tratamenduak, medikazioa, etab.) jasotzea eta komunikatzea. Baldintza hauek onartzen ez badituzu, ezin izango duzu klubak antolatutako jardueretan parte hartu edo elkartu. Senideen edo hirugarrenen datuak emanez gero, klubari beraien datuak emateko berariazko baimena duzula bermatzen duzu.

Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, aurka egiteko eta transferitzeko eskubideak balia ditzakezu, bai eta baimena edo gai horri buruzko beste edozein eskaera kentzeko eskubidea ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu klubari Ibarra Futbol Zelaia – Apotzagaetxebarri auzoa kaleko 12. zenbakian, 20550 Aretxabaletan (Gipuzkoa) edo [email protected] helbide elektronikoan, NA baten edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia bat erantsita. Eskabideen ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazioren bat aurkezten baduzu, kontrol-agintaritza honetara jo dezakezu: Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).