
Futbol talde federatua sortzeko proiektua 1946 urtean jarri zuten abian Aretxabaletan, Juventud Deportiva Arechavaleta izenpean. Urtebete geroago, gaur egungo izena hartu zuen: U.D.A., Unión Deportiva Aretxabaleta (Aretxabaleta Kirol Elkartea).
Herriko kirol elkarte nagusia da eta sail desberdinak ditu bere baitan:
- Futbola
- Areto Futbola
- Txirrindularitza
- Mendia
- Karatea
- Xakea
- Gimnastika erritmikoa
- Pilota
Futbol taldeak erregional mailan jokatu zuen 1946 denboralditik aurrera, eta 70. hamarkada hasieran maila aipagarria lortu zuen; 1972 urtean, besteak beste, Espainiako Afizionatu Txapelketa irabaziz eta hirugarren mailarako txartela lortuz.
1972/1973 denboraldian "Copa del Generalísimo" txapelketa jokatu zuen eta hirugarren kanporaketaraino egin zuen zurrera, Pontevedra C.F. talde galiziarrak lehiatik at utzi zuen arte. Urtea bukatzean berriz ere erregional mailara itzuli zen taldea.
70. hamarkada bukaeran Andoni Zubizarreta atezain atxabaltarrak futbol jokalari ibilbidea hasi zuen Aretxabaletan bertan, lehen urratsak U.D.An emanda. Ez da izan U.D.An ibilbidea hasi duen jokalari bakarra ordea, besteak beste; Bixente Etxeandia, Igor Arenaza eta Jose Javier Barkero jokalariak eman dizkio gure herriak Gipuzkoako futbolari.
1983/1984 denboraldian beste urtebete egin zuen U.D.Ako futbol taldeak hirugarren mailan; eta 1985ean, maila berriz berreskuratu ostean, bi urtez jardun zuen taldeak inoiz jokatu duen maila altuenean.
21 urtez erregional mailan lehiatu ostean, 2008/2009 denboraldian erregional mailako txapelduna izan zen U.D.Ako lehen taldea, eta hirugarren mailara igotzea lortu zuen. Hurrengo denboraldian ezin izan zion mailari eutsi.
6 urte eskasen buruan berriz da U.D.Ako lehen taldea 3. mailan. 2014/2015 denboraldian bigarren postua eskuratu zuen Gipuzkoako ligan eta playoffa jokatu ostean 3. mailarako txartela lortu zuen.
Hasi da emakumeen frontenis txapelketa!!
Futbol egun ederra Ibarran! Futbol eskolako haurrak dagoeneko prest! Giro bikaina 🌝🌝⚽️⚽️ #aupaUDA
Aupa UDA!!!
Amaieran, Leintz Arizmendi 0 - Real Sociedad 3.
⏱ AMAIERA 🆚 CDH 2 - 4 Aretxabaleta ⚽️Jonan, Berezi Gaurkoan ez da izan. Saiatu garen arren, 3 puntuak ez dira Zubi… twitter.com/i/web/status/1…
AUPA UDA!!! #aupaUDA
Amaieran @HernaniFutbol 2 - 4 UDA! Partida bikaina!! Golak Urko (2), Iosu eta Jon Ander. Talde lan ederra!! #aupaUDA
Atsedenaldian 1-2 #aupaUDA
Gaurko hamaikakoa Hernanin
El División de Honor Regional necesita vencer para iniciar la remontada diariovasco.com/alto-deba/divi…