UDAk, erakunde moduan, euskara bere baloreen artean kokatzen du eta, ondorioz, bere sustapena lehenesten saiatzen da burutzen dituen ekintza eta jarduera ezberdinetan. Beraz, Euskaraldiak eskaintzen dion aukera ere ez du pasatzen utzi nahi izan eta bertan parte hartuko du hainbat barne eta kanpo arigune jarriaz euskararen zerbitzura. Gainera, bere kirolari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide, etab.en artean ahobizi eta belarriprest izan nahi duten hainbat eta hainbat pertsonek ere eman dute izena Euskaraldian.

Eman izena zuk ere! (sakatu hemen izena emateko)