Maiatzaren 15an Otala Zelaiko kros herrikoia ospatuko da 10:00tatik aurrera. Distantzia ezberdinak daude adinaren arabera eta izen-ematea kiroldegian edo herrikrosa.eus plataformaren bitartez egin daiteke. Aurrez egindako izen-emateen kasuan 8€ ordaindu beharko dira eta egunean bertan egindakoetan 15€. Bakarka zein bikote mixtoetan hartu daiteke parte helduen lasterketan.