Udako Futbol Kanpusa antolatu du UDA Aretxabaletak 2006, 2007, 2008, 2009 eta 2010 urtean jaiotako neska-mutilentzat. Herriko bertako futbol zelaian izango da, Ibarran. Uztailaren 1ean hasi eta 5ean bukatuko da kanpusa.

UDAren ardatza futbola da, eta, ondorioz, kanpusean ere futbolak presentzia izango du. Dena den, ez da landuko den kirol bakarra izango. Futbolaz gain, ingelesa, adimen emozionala, aisialdia, jarduera bereziak lantzeko aukera… denetik izango da!

Bost egun eta 4 gau hartuko ditu kanpusak. Parte hartu nahi duenak udaretxabaleta.eus/geroa-sortuz webgunean eman beharko du izena.