Gaur hasita, UDAk San Juan de Dios ospitalearekin batera argitaratu berri duen “Egin dezagun jauzi handi bat” liburua banatuko diogu UDAko kide bakoitzari.  Entrenamenduetan egingo da banaketa.

U@DA proiektuaren baitan debagoienako nerabeekin lanketak egin dira. Lanketa horietan hainbat galdetegi gauzatu dira, Bigarren Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleei (12 eta 16 urte bitarteko 492 neska-mutil), hain zuzen. Erantzunak jasotzen ditu liburuak, hau da,  kontsumoa prebenitzeko programaren emaitzak.

Guztira 1.100 ale argitaratu dira eta programan parte hartu duten debagoiendar guztiek jasoko dute ale bana. UDAko kirol entrenamenduetan egingo da banaketa, gaurtik hasita.

Horrez gain, webgune honetan  pdf formatuan ere zintzilikatuko dute, eta baita Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalen webgunetan ere. Azken horiek argitaratu dute liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.