1971ko irailaren 5an 50 urte bete ditu Leixargaratek eta UDA-Murrukixok, Besaiderekin batera, ospakizun jaia antolatu du. Ospakizun hau Leixargaraten bertan izango da apirilaren 30an, 10:30ak eta 12:00ak artean. Bertan musikaz, bertsoez eta jateko goxoaz gozatzeko aukera izango dugu giro ederrean. Gainera, ateak irekita egongo dira Leixargaraten egin diren azken hobekuntza lanak  nola geratu diren ikusi nahi duen ororentzat.