Irailaren 14an IV. MTB Martxa izango da Aretxabaletan. Bi ibilbide egingo dira, bata laburra (10 kilometro) eta bestea luzea (40 kilometro). Bi ibilbideek irteera eta helmuga berbera izango dute: herriko plaza.

Goizeko 9:00 emango zaio hasiera Aretxabaletako IV. MTB Martxari. Aurretik, 8:30ean, izen ematea zabalduko da, herriko plazan bertan. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta federaturik ez daudenek 15. Hamalau urtetik beherakoentzat doan izango da.

Bi ibilbide izango ditu martxak, luzea eta motza:

  • Luzea: 40 kilometro.
    1500 metroko desnibela izango du, nola igoeran, hala jaitsieran.
  • Motza: 10 kilometro.
    Familian egiteko modukoa. Urkulura bidegorritik igoko da, urtegiari bira emango dio eta herrira bidegorritik jaitsiko da.

Behin lasterketa bukatuta, parte hartzaileek dutxatzeko aukera izango dute Kurtzeberri eskolan. Mangerak ere izango dira eskolako patioan.

Parte hartzaile guztien artean Orekaren ekipazioa zozketatuko da, 135 eurotan baloratutakoa. Oreka enpresask zerbitzu teknikoa emango du martxan zehar eta antolatzaile lanetan ere aritu da, Aretxabaletako Udalarekin eta Aretxabaletako Kirol Elkartea – UDArekin batera.