U@DA proiektuaren harira, droga tailerrak egingo dituzte azaroan, abenduan eta urtarrilean. Gaur izango da lehen tailerra, azaroaren 19an, arratsaldeko 17:00tatik 20:00tara.

U@DA proiektuaren hirugarren faseari ekingo diogu aurten, 2019-2020 denboraldian. Hirugarren fasea gizarteratzean datza, hau da, proiektua eskualdean zabaltzen.

Horretarako hainbat lan ildo landuko ditu U@DA, tartean tailerrak egingo dira 12-18 urte bitarteko gazteekin eta gaixotasun dualeko lagunekin. Lehen tailerra gaur izango da, azaroaren 19an, 17:00etan hasita. Aretxabaletako mojetan izango dira saioak:

TAILERREN EGUTEGIA

Gazteak sentsibilizatzea eta kontsumo ohituren inguruan kontzientziatzeko jarri dira martxan berriz ere tailerrak.