Dagoeneko egin da Aretxabaletako Frontenis Mixto Txapelketako zozketa. Guztira lau talde osatu dira eta erabaki dira txapelketako lehen faseko partidak zeintzun izango diren. Azaroaren 23an jokatuko dira sailkapen faseko partiduak, goizeko 8:00etan hasita. Finalaurrekoak, final erdiak eta finalak hurrengo egunean, azaroaren 24ean, jokatuko dira; hauek ere goizez izango dira, 9:00etan hasita.

12 bikote eta 4 multzo

Guztira 12 bikote arituko dira azaroaren 23 eta 24ko frontenis txapelketan. Bikoteak lau multzotan banatu dira: A, B, C, eta D. Multzo bakoitza hiru bikotez osatuta dago.

Sailkapen partiduak azaroaren 23an

Txapelketa azaroaren 23an hasiko da, A multzoko partidarekin. Goizeko 8:00etan emango zaio hasiera eta, aurreikuspenak betez gero,  eguerdiko 13:30ean jokatuko da azken partidua.

Sailkapen partiduak azaroaren 23an

Azaroaren 23ko emaitzen baitakoa izango da azaroaren 24ko argazkia. Igandean, guztira, 8 partida jokatuko dira. Lehendabizi final laurdenak jokatuko dira. Irabazleek final erdietarako txartela lortuko dute; eta, partida horretan garaile diren bi bikoteak sailkatuko dira finalera. Beste bi bikoteek 3. eta 4. postuak jokatuko dituzte.

Frontenis txapelketaren argazki orokorra