Unión Deportiva Aretxabaleta U.D.A. eta San Juan de Dios ospitaleak dei egiten dio gizarteari U@DA (United @gainst Drugs Adolescence) proiektuarekin bat egin dezan, proiektuak drogen kontsumoren aurka egitea helburu duelarik.

Arazoa sozializatzea eta herritarren konpromisoa bilatzen duen ekintza komunikatibo bat aurkeztu dute bi erakundeek, non drogen aurkako esaldiak dituzten panelekin argazkiak atera eta sare sozialetara igotzea eskatzen zaien herritarrei.

“NIK ERE EZETZ ESATEN DIET DROGEI” bezalako esaldiekin, proiektuarekiko herritarren inplikazioa bilatzen du kanpainak eta horretarako propio sortu den #UaDAproiektua traolarekin argazkiak Instagram, Twitter edo/eta Facebook sare sozialetara igotzea eskatzen zaie.

Esaldiak dituzten panelak eta proiektuaren kartel informatiboa Ibarra futbol zelaian izango dira datozen asteetan eta gerora Aretxabaleta eta Eskoriatzako puntu desberdinetan ere izango dira, herritarren gehiengoak kanpainara batzeko aukera izan dezan.